LEZOKO IKASTOLAKO GURASOEN BILERA, OSTEGUNEAN

Hilaren 11n, osteguna, 18:30ean batzarra deitu dute Lezoko Ikastolako guraso taldeko sustatzaileek. Hain zuzen ere, Lezoko Ikastolan elkartzeko deia egin diete herriko guraso guztiei, elkarlanean aritzeko. Hainbat lan-batzorde izendatu dituzte jada eta mailaka antolatzen ari dira. Edonork parte hartu dezakeela gogorazi dute. Ikasturte honetan burutuko dituzten lanen artean hauexek dituzte helburu: Gabonetako Liburu Azoka, Hator hator kantatzera, Trapujaleren jaitsiera eta larunbatgorriko kalejira, eta Kilometroetako material salmenta. Bestetik, zenbait batzorde berezitan izena emateko deia ere egin dute sustatzaileek. Hauek dira azken batzarrean adostu zituzten batzorde bereziak: Gabonetako azoka, ikasturte bukaerako jaialdia, herriko jai batzordean parte-hartzea, euskara taldea edota guraso eskolak antolatzeko batzordea. Azkenik, koordinazio talde bat ariko da lanean ikasturte honetan, batzorde honetan izena emateko gonbita ere luzatu dute guraso taldetik. Edozein proposamen egiteko edo Lezoko Ikastolako Guraso Taldearekin harremanetan jartzeko lezoikastola@gmail.com helbidea erabil dezakezue.