ERRIGORAKO 69 SASKI NAFARROATIK LIZEORA
Errigorako saskien eskaera epea bukatu delarik pozik gaude emaitzarekin. Aurten, Lizeoa zubi hartuta, 69 saski erosi ditu gure komunitateak. Ekimenari esker Nafarroa hegoaldeko ikastolek diru ekarpen polita jasoko dute. Izan ere, saldutako saski bakoitzeko prezioaren %25 Nafarroako euskalgintzak jasoko du: aipatu bezala, hegoaldeko Ikastolek, AEKko euskaltegiek eta sare publikoan D eredua indartzeko Sortzenen dinamikek, besteak beste.
Aurten ere, Lizeoa saskien eskaerak egiteko gune izan da Lezoko eta Pasaiako beste zenbait eragilerekin batera: Lezoko Oroitzene eta Pasaiako Txirrita AEK euskaltegiak; eta Pasaiako Trintxer, Bixi-bixi eta Basari elkarteak. Bejondeizuela lanean aritu zareten guztiei.