BEKEN BATZORDEAK IKASTURTEKO DATUAK EMAN DITU
Bekak eskatzeko epea bukatuta, Lizeoko Beken Jarraipen Batzordeak Ikasturte honetako datuen berri eman du. Lizeoko ikasleen %40k egin du Eusko Jaurlaritzaren beka eskaera (Jaurlaritzak horietatik zenbat onartu diren ez digu jakinarazi oraindik). Lizeoko Beka, berriz, Eusko Jaurlaritzako beka eskatzaileen %15ak eskatu du, eta horietatik %12ri onartu zaie.
Bi beka ditugu indarrean, bata, Eusko Jaurlaritzarena, eta bestea, gurea: Lizeoko Beka. Lizeoko beken eskatzaile izateko aurretik Eusko Jaurlaritzakoa eskatu beharra dago.
Lizeoko Beka aspaldi ezarri genuen beka sistema propioa dugu eta honen helburua da dirua ez izatea seme-alabak Lizeoan matrikulatzeko oztopoa eta oinarrizko kuota ordaintzeko arazoak dituztenei laguntzea.
Beken Jarraipen Batzordeak familiei gogorarazi nahi die edozein zalantzaren aurrean erantzuteko eta aholkatzeko prest daudela. Horretarako, idazkaritzara deitu besterik ez dago.