PASAIAKO EUSKAREN PLAN ESTRATEGIKOA EKARPEN ESKE

Pasaiako euskaren plan estrategikoa osatzen jarraitzen du BOKALEk (Pasaiako Euskararen Aholku Batzordea). Herritarren ekarpenak jasotzeko garaia iritsi da, eta horretarako, azaroa bukaeran barrutiz barruti batzarrak deitu dituzte.

Lizeotik parte-hartzeko dei berezia egin nahi diogu gure komunitateari, garrantzitsua da denon iritziak eta ekarpenak jasotzea. Gainera, euskaraz hitz egiteko edo ulertzeko gai ez direnei bileretan parte har dezaten dei berezia egin die BOKALEk: “denon inplikazioa baita beharrezkoa euskararen sustapenean”.

Hauek dira antolatu diren bilerak:

▶️ Azaroak 23: Pasai Antxoko kultur etxean. 18:30ean

▶️ Azaroak 24: Trintxerpeko Udal euskaltegian. 18:30ean

▶️ Azaroak 29: Pasai Donibaneko kulturgunean. 18:30ean

▶️ Azaroak 30: Pasai San Pedroko liburutegian. 18:30ean

Irudian, sektoreka burutzen ari diren bileretako bat Udal Euskaltegian: aisia eta kirola