IKASTOLAK HERRIARI JAIALDIA AZAROAREN 27AN

Euskararen eta Euskal Kulturaren bost plaza handi dira ikastolen jaiak. Euskal musikari, kantari, dantzari eta ikuskizunetako hamaika artistaren adierazpenaren erakusleiho erraldoiak ere badira. Aurten, iaz bezala, ezin izan dira egin ohiko formatuan, eta ikastolok ez dugu hutsik utzi nahi izan aurtengo urtea ere. Horregatik, plaza horietako lagin bat prestatu dugu azaroaren 27ko jaialdian erakusteko.

Anje Duhalde eta Paz de Ziganda ikastolako abesbatza, Julen Alonso, Amak taldea eta Eñaut Elorrieta izan dira taula gainean.

Bertara joan nahi baduzue deitu Lizeoko idazkaritzara sarrera eske.