HAUR ETA NERABEEN ESKUBIDEEN EGUNA OSPATU DUGU

Ekintza ugari egin genituen Lizeoan pasa den astearen bukaera aldera, denak, haurren eskubideak ardatz zituztela. Azaroaren 20ko dataren bueltan,  Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna, hain zuzen ere, maila guztietan tutoretzetan gaiaren inguruko lanketa egin genuen. Ekintza txikiak ere burutu ditugu: eskubideen gaia lantzen dituzten bideoak ikusi ditugu, kartelak eta muralak diseinatu ditugu eta Pasaiako Udalak Eskubidean programaren bitartez banatu duen “piko-piko” jolasarekin aritu gara. LH1 eta LH2ko ikasleek, berriz, Lezoko Ikastolako patioko lurrean mezuak margotu dituzte klerekin. Argazki batzuk dituzue ikusgai ekintza horien adierazgarri.

Bestetik, iragan astean ere, DBH 1eko Maia eta Natale eta DBh2ko Markel eta Nahia “Ikustezinak” irrati librean aritu ziren Lizeoko haur eta nerabeen ordezkari gisa. Pasaiako gainontzeko ikastetxeez lagunduta euren esperientziak kontatzen aritu ziren. Entzun hemen haien adierazpenak jasotzen dituen podcast-a.