183 TXOKOLATEZKO EGUBERRIKO EGUTEGI BANATU DITUGU
Dagoeneko zuen etxeetara iritsi dira Hendaiako ikastolatik bidali dizkiguten txokolatezko eguberriko egutegiak. Denera, lizeokideok, 183 egutegi erosi ditugu. Elkartasun keinu xume hau laguntza aparta izango da Hendaiako Gure Ikastolaren egoera ekonomikoa arintzeko.
Asisko Urmenetaren marrazkia du egutegiak aurrealdean eta Amets Arzallus, orain gutxi Xilabako txapelketaren garailearen bertso bat atzealdean:
"Txokolate bat balitz bezala hartu hitz bat egunero,
erantz ezazu, hunki ezazu, ta sartu ahora gero,
elurra balitz bezala urtuz gorde bihotzean bero…
Goiz bakoitzean hitz bat ikasten denak saiatu ezkero,
bere zakun euskararekin pasako da Olentzero".