PELLO JAUREGIK JASO DU OARSOALDEKO EUSKARAREN SARIA

Lizeoko guraso izandako Pello Jauregi antxotarrak jaso du 2021eko Oarsoarrak Euskararen Saria. Euskararen normalizazioan urrats esanguratsuak egin dituzten pertsonek eta erakundeek jasotzen dute sari hau, hain zuzen ere. Eta ez da gutxi Jauregik egindakoa arlo honetan. Bera da egun hain ezagun egiten zaizkigun, Kuadrillategi, Euskaraldia, Belarriprest edo Ahobizi kontzeptuen sortzailea. Lizeoko komunitatearen partetik: zorionak Pello eta segi lanean.

Ikusi hemen Pelloren hitzak eta sari banaketaren laburpen bideo bat: