IBON MARTIN ETA ONIN PROTAGONISTA GUREAN [BIDEOA]

LH4ko ikasleek Ibon Martin idazlea ezagutzeko aukera izan dute Donibaneko Ubera liburutegian. Ehunka galdera egin dizkiote idazle donostiarrari eta hark gustura erantzun ditu denak. Onin eta haren abentura lagunen inguruan aritu da batez ere, eta gureek sekretu pila ezagutzeko aukera izan dute. Galderen txanda bukatuta, jolas bat proposatu du idazleak piraten kutxako altxorra zabaldu ahal izateko. Azkar lortu dute! Ekitaldia bukatzeko ikasleek ekarritako liburuak sinatzeko denbora hartu du Martinek.

Ekimen hau Pasaiako Udalaren euskaraz irakurzaletasuna sustatzeko programaren baitan antolatu dugu.