AGUR UDAZKENA! IKUSI TXIKIAK UDAZKENAZ GOZATZEN
Udazkena lantzeko jarduera ezberdinak egiten ditugu lehenengo zikloan. Horren adierazgarri, hemen dituzue jaso ditugu irudi batzuk. Udazken hasieran gure txikiek etxetik urtaroarekin zer ikusia duten naturako gaiak ekarri zituzten. Ekarritakoekin zenbait jarduera egiten joan gara urtaro osoa zehar, esaterako, hostoak lurrera bota eta haiekin jolastu "zirri zirri zar" abesten. Ekarritako gaiekin sailkapena landu dugu bi urtekoekin eta udazkeneko txokoa atondu dugu gelan. Gainera, Udazkeneko koloreekin –horia, laranja eta gorria– marrazkiak eta muralak egin ditugu. Eta nola ez, kalera irten gara udazkena BIZITZERA!
Tripa betetzea ez dugu baztertu, kalabazak ireki ditugu barrutik ikusi eta ezagutzeko eta, bide batez, kalabaza opiltxoak egin ditugu gelan. Etxetik ekarritako kalabazazko bizkotxoa ere dastatu dugu hamaiketako gisa. Agur udazkena! Gora udazkena!