ESKUBIDEAN PROGRAMAN ARITZEKO ORDEZKARIAK IZENDATZEN

Ari gara Pasaiako Udalak sustatzen duen Eskubidean programaren baitako ekintza planean ariko diren lan-taldeak sortzen. LH5etik hasi eta DBH 4ra arteko ikasleek parte hartu dezakete ekimen ezin interesgarriago honetan. Pasa den ikasturtean parte-hartzen aritu ziren ikasleek ikaskide berriak nola animatu aztertzen aritu dira ikastolan eta horretarako hainbat ekintza egin dituzte: iradokizunak jasotzeko buzoiak geletan jarri, informazioa modu erakargarri batean prestatu eta beste. LH 5 eta 6 mailako 16 lagun inguru ariko dira ikasturte honetan ordezkari gisa, bina gekako. DBH 1etik 4ra ere gelako bina ordezkari ariko dira gela bakoitzeko.

Eskubidean programan aurreko ikasturtean aritu zirenetako batzuk liburutegian ikasturte berrirako lagun berriak nola animatu lantzen

 

Zer da Eskubidean programa?

Pasaiako Udalak haur eta nerabeen eskubideak bermatzeko udal plana da. Udal-bizitzan eta Pasaiako herrian haurren eta nerabeen partaidetza bultzatzeaz gain, adingabeak subjektu politiko bihurtu nahi dituena. Lizeoa bertako partaide aktibo da hasieratik. 

Modu praktiko batean, Eskubidean programan parte hartzen duten haur eta nerabeek Pasaiako Udalarekin, teknikariak zein politikoak, harreman zuzena dute. Gure ordezkariek Udal agintariei eta teknikariei egingarriak diren proposamenak egiten dizkiete eta Udalak egindako eskaerei erantzuten die.

Azken ikasturtean ekimen asko burutu ziren hartu eman honi esker, besteak beste, San Pedroko jolas parke berria –aurretik Donibaneko Ikastolaren azpialdean dagoen jolas parkea diseinatu eta eraiki zen–  auzolanean Antxoko Ikastola aurreko pisten konponketa eta txukunketa; Garbiketa Egunak Txintxerpen eta Antxon; Nerabeentzako euskarazko zinema emanaldia, edota, emakumea eta kirolaren inguruan egin zen azterketa.

Irudietan, ezkerretik eskubira, goian: Donibaneko parkea, gure ikasleen laguntzaz diseinatua; San Pedroko parkea eraikitzen eta diseinatzen. Behean: gure ikasleak teknikariekin batera pasa den ikasturteko ekintzak diseinatzen ikastolan 

 

Pasaitarrak ez direnenentzako aukerak zabalik

Lizeoko komunitatearen berezitasunari kasu eginez, ikasturte berri honetan, Eskubidean programan, pasaitarrak ez direnei ere bere lekua egiteko asmoa dugu. Begirada ikastolan bertan jarriz, eta Lizeorako hobekuntza proposamenak eginez, edo Lezorako  proposamenak eginez. Sortuko diren proposamen horiek, zabalik ditugun bideetatik partekatuko ditugu udalarekin.