IRAIA OIARTZABAL MODA-DISEINATZAILEA, BISITAN

Iraia Oiartzabal gure ikasle ohia bisitan izan dugu. Bera moda-diseinatzailea da eta ezkongaien soinekoak egiten ditu neurrira. DBHko lehenengo zikloko ikasleekin egon da hizketan eta bere lan esperientziaz aritu da Lizeoko liburutegian.

Lizeoak euskararen erabileran puntuazio altuenak dituzten ikasleak saritzen ditugu “arratsalde kulturalak” deituriko ekimenen bitartez. Oiartzabalekin izandako elkarrizketa hau, hain zuzen ere, lehenengo ebaluazioan euskararen erabileran notarik onenak izan dituzten ikasleek lortutako saria izan da.