MUNSTRO TXIKIEN MARRAZKILARIA, BERTATIK BERTARA
LH3ko ikasleak Munstro Txikiak komiki sortaz gozatzen aritu dira azken asteetan geletan egin dugun lanketa berezian. Hagintxo, Mamutxo, Frankitxo, Neskaotso, Sorgintxo eta andereño Herminia etxekotzat dituzte jada. Eta, lanaren ordainetan, sorpresa bikaina jaso dute: Mikel Santos “Belatz”, komiki sortaren ilustratzaile Donibaneko Ubera Liburutegian ezagutzeko aukera izan dute.
Belatzek, ongi marrazteko teknika eta sekretu ia guztiak kontatu dizkie gure ikasleei: aurpegiak eta gorputzak nola marraztu, aurpegietan espresioak adierazteko trukoak, paisaiak marrazteko jarraitu beharreko pausuak, perspektiba, komikigintzaren hizkuntza,…
Ekimena Pasaiako Udalaren irakurzaletasuna euskaraz sustatzeko programari esker egin ahal izan dugu.
Ederki gozatu dute solasaldiaz!