SUSTANTZIA ADIKTIBOEZ ARITU DIRA DBH-KOAK
AGIPAD elkarteko Lukene Lizaso DBHko gure ikasleekin aritu da sustantzia adiktiboen inguruan dituzten kezkaz argitzeko asmoz. Irudian Lizasok egindako saioetako bat ikus daiteke. Ikasleak gaiaren inguruan egindako galderak erantzuten aritu da Lizaso, gelaz gela.
AGIPAD eta Lizeoaren arteko elkarlana aspaldikoa da, adikzioen prebentzioa lantzen duen elkarte honek urtero egiten baitu bisita gure geletara, Orientazio Departamentuak gonbidatuta.
Pasaia-Lezo Lizeoko Orientazio Departamentuaren zeregina da, hain zuzen ere, Pasaia-Lezo Lizeoari balio erantsi bat ematea, gure Curriculum Proiektuari eta pertsonaren garapen integralaren eta integratzailearen ereduari ekarpen kualifikatua eginez. TEP (Tutoretza Ekintza Plana) ikasle guztiei, bere eskolatze aldi osoan, orientazioarekin lotuak dauden oinarrizko konpetentziak lortzen lagunduko dien ekintza multzoa da, beraien garapen integrala eta integratzailea sustatu