BILERA BERRIAK EUSKARAREN PLANA OSATZEKO
Datozen hamar urtetarako Pasaiako euskaren plan estrategikoa osatzeko Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak lanean jarraitzen du. Aste honetarako eta datorren asterako bilera berriak deitu ditu Pasaiako barrutietan. San Pedron pasa den astean egin zuten.
Pasai Donibane: [GAUR] urtarrilaren 24an Kulturgunean. 18:30.
Pasai Antxo: urtarrilaren 26an Kultur Etxean. 18:30.
Trintxerpe: otsailaren 2an Udal Euskaltegian. 18:30.