GIPUZKOA BASKET IKUSTEKO SARRERAK

 

Kaixo familia,

Gipuzkoa Basket taldeak igande honetan, hilaren 6an, arratsaldeko 17.00etan Illunben Real Valladoliden aurka jokatuko duen partidora gonbidatu nahi ditu Lizeoko familiak. 

Hasera batean, Eskola Kiroleko adinean dauden ikasle eta familien artean zabaldu dugu deia, baina aukera balego, besteek ere aukera izango duzue. Interesa badaukazue idatzi eskolakirola@lizeoa.eus helbidera eta esan, seme alabaren izena eta zenbat sarrera behar dituzuen. 

Hori bai, Gipuzkoa Basketekoek adierazi digute garrantzitsua dela behin sarrera hartuta joateko konpromisoa hartzea. Beraz, joango bazarete hartu sarrerak, bestela ez. 

Sarrerak asteazkenerako eskatu behar da. Guk asteazkenean esan behar diegu zenbat jende joango den. 

Sarrerak ostiralean banatuko dizkiegu ikasleei. 

 

Eskerrik asko eta gozatu!!

 

(ES)