EKOFISH BERRIZ ERE MARTXAN
Hondartzan ibili dira DBH3ko gure ikasleak, Zurriolakoan, hain zuzen ere, Mater Ontzi Museokoekin elkarlanean. EKOFISH proeiktua berreskuratu dugu ikasturte honetan Lizeoan, hala, hondakinen arazoa zein den ezagutzeko lehen pausoa izan da kostaldean hondakinak jasotzea.
Behin arazoaz jabetuta geletan lanean hasiko dira gure ikasleak, Mater museoarekin elkarlanean. Gazteak ahaldundu nahi dituen proiektu honen helburu nagusiena, beraiek asmatutako eta diseinatutako proiektuak aurrera ateratzea da, hondakinen murrizketan eta prebentzioan protagonistak bihurtuz eta ingurumenaren zaintzan inplikatuz.