BEHAR HANDIEN DUTEN IKASTOLEI LAGUNTZA [BIDEOA]

Aurten ere, Hernanin egindako batzarrean, Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkarteak erabaki du zein ikastolek jasoko duten laguntza. 929.824 euro banatuko dira guztira, zortzi ikastolen artean. Kooperatiba honetako kide garen 112 ikastolok ikasleko 15 euro jartzen ditugu elkartasun kutxan eta bildutakoa beharrik handiena duten ikastolen artean banatzen da urtero.

Senpereko Kolegioak (100.000euro), Kanboko Ikastolen Etxeak (46.272 euro), Beskoitzeko ikastolak (200.000 euro), Tuterako Argia ikastolak (73.000 euro), Lodosako Ibaialde ikastolak (100.000 euro), Lesakako Tantirumairu ikastolak (150.000 euro), Bastidako ikastolak (80.000 euro) eta Bilboko Harrobia ikastolak (162.552 euro) jasoko dituzte aurten diru-laguntzak.

Ekimen honi esker, batez ere, euskara ofiziala ez den eremuetan bertako haurrek euskara jasotzeko baliabideak ematen ari gara urtez-urte.

Ikusi Elkartasun Ikastolak ekimenaren berri emateko argitaratu duen bideoa: