PANTAILEN ERABILERAREN INGURUKO SAIOA DBH-N

DBH 2koek EMOKI taldeko Nerea Lores gidari izan dute pantailen erabileraren inguruan egin duten saio interesgarri batean. Zein bideo-joko eta zein sare sozial erabiltzen dituzten zerrendatu eta aztertu dute saioaren hasieran. Zeintzuk erabiltzen dituzten eta nola erabiltzen dituzten ere aztergai izan dute gazteek. 

Gerora, ondorioak ateratzeko denbora hartu dute, sare sozialek eta bideo jokoek emozio intentsuak sortzen dituztela izan da ondorioetako bat. Horrela daude diseinatuak, erakargarri izateko jarraitzaile gehiago lortzeko helburuarekin. Hain justu, horixe da pantaila aurrean gaudenean zaindu beharreko kontuetako bat, emozioen gorakada bat-bateko eta azkar horiek kaltegarriak baitira gure garapenerako.

Pantailek gure atsedenean eragin okerra dutela ere ikusi dute ikasleek. Lo egin aurreko orduetan pantailen aurrean aritzeak sortzen duen eragina bereziki zaindu behar da, kalte egiten baitiote gure loaldiaren fase desberdinei.

Pantailak gure gizartean txertatuta daude, ezin ditugu baztertu, baina arduraz erabiltzea da gakoa. Horixe ondorio nagusia.