HERRI URRATS SENPEREKO LAKURA ITZULIKO DA
Bi urteko hutsunearen ondoren Ipar Euskal Herriko ikastolen jaia berriz ere egingo dela aurreratu du Seaskak. "Itzulera" da aukeratu duten leloa eta zapatila bat izango da maiatzaren 8an ospatuko den festaren aurtengo irudia.
Antolatzaileek azaldu dute beren asmoa ikastolen festa Senpereko lakura (Lapurdi) itzultzea dela, formatua zehazteke badago ere. Han lortutako dirua, Senperen bertan, Seaskaren bosgarren kolegioa eraikitzen laguntzeko izango dela aurreratu dute.