AMETS ARZALLUS BERTSOLARI ETA IDAZLEAREKIN SOLASALDIA

Batxilergo 1. mailako ikasleek Amets Arzallusekin solasaldia egiteko aukera izan dute. Iparraldeko bertsolariak, Ibrahima Balderekin batera, idatzitako Miñan liburua izan dute hizketagai.

Ibrahimak Gineako hiriburutik Europara, Meditarreneoa zeharkatuz, egindako bidaiaz eta bertan pairatutakoez luze aritu dira hizketan, baita edozein migrantek sufritu behar dituen ibilerez ere.

Saio interesgarria eta mamitsua, liburua bera bezain interesgarria. Horregatik animatu nahi zaituztegu zuek ere hura irakurtzera, aurreiritzi asko alboratzeko baliagarria gerta baitaiteke.

Miñan liburuaren nondik norakoaz eta Ibrahimaren beraren gaurko egoeraz gehiago jakin nahi baduzue, ikusi bideo hau: