EGUN BETE INAUTERI [BIDEOAK ETA ARGAZKI BILDUMAK]
Pozez beteta pasa dugu inauterietako ostirala. Goiza, ohi bezala, Trastamintxoren bihurrikeriak nolabait konpontzen hasi dugu. Ikusi argazki honetan hark utzitako arrastoa.
Jarraian, eraikin nagusiko liburutegian, ipuin, olerki eta kartel lehiaketako sari-banaketa egin dugu. Ikasleek, bakoitza bere gelan, bideo-konferentzia bidez jarraitu dute Lizeoko Euskara Taldeak antolatutako ekitaldia. Irudi bilduma honetan daude irabazleen argazkiak. Zorionak irabazleei eta parte hartu duzuen guztiei, eta bereziki Lizeoko Euskara Taldeko neskei.
Lizeoko handienek, lehen aldiz, mozorroen Photocall batean parte hartzeko aukera izan dute. Hemen dituzue eguneko argazkiak. Ekimen hau ere euskara taldekoek antolatu dute.
Goiz erdian, LH 3ko, LH4ko eta LH5eko ikasleak goiko pistan bildu dira ikasten aritu diren dantzak eskaintzera. Ikusi hemen emanaldiko bideoa.
Bitartean, LH6ko ikasleek Lezora jaisteko aukera izan dute. Plazan, Zubitxo kalean, Saldisen eta Lezoko ikastolan aritu dira beren dantzak erakusten. Ikusi hemen zenbait argazki. Unerik politena, dena den, Lezoko ikastolan gertatu da, LH1eko eta LH2ko ikasleekin elkartu direnean Ikastolako jolas eremuan. Ikusi hemen dagoen bideo honetan han bizitako alaitasuna. Bestetik, egunean zehar, LH1eko eta LH2ko ikasleen argazki batzuk bildu ditugu, ikusi hemen.
Gure ikastoletako Haur Hezkuntzako txikienek ere ederki gozatu dute inauteriaz. Ikusi hemen herrietan bildutako argazki bildumak: San Pedro eta Trintxerpeko Ikastola, Donibaneko Ikastola, Antxoko Ikastola eta Lezoko Ikastola.
Lizeoko txikienez ari garela, aipamen berezia egin nahi diegu ordezkapenak egiten aritzen diren irakasleei. Azken hilabeteetan momentu estuak bizi izan ditugu bajak direla eta. Izan duzuen prestutasunari eta profesionaltasunari aitortza egin beharrean gaude, mila esker.