"SAR DADILA KALABAZAN" SORMEN TAILERRA
Bigarren aldiz "Sar dadila kalabazan" Sormen Tailerra antolatu du Pasaiako Udalak, hitzarekin jolastuz sormenera hurbiltzeko tailerra izango da zortzi urtetik gorako gazte eta gaztetxoentzako. Apirilaren 11n eta 12an egingo da tailerra Eider Perez pasaitarrak gidatuta. Adin tarteen arabera antolatutako bi hitzordu egongo dira, 10:00etan eta 12:00tan. Eman izena hemen.