HAUR HEZKUNTZAN BURBUILARIK EZ AURRERANTZEAN

Pasa den astetik askeago eta alaiago ari gara lanean Haur Hezkuntzako geletan, burbuilak bertan behera geratu direnetik, hain zuen ere. Barrutiaren baitan antolatu da haurren arteko harremanen zabalkuntza, mailaka edo zikloka, beti ere modu goxoan eta arlo pedagogikoa zainduz. Gure umeek ikastolako gainontzeko ikasleekin harremanak egin ditzakete, gelakideak izan edo ez, eta denek oso pozik hartu dute berritasuna. Gainera, gurasoek eta zaintzaileek umeak ikastolara laguntzeko garaian jada ez dute, orain arte bezala, itxitako hesiaren bestaldean geratu behar derrigor, ikasgeletako ateetaraino sartu daitezke haurrak laguntzera. Pozik hartu dugu berria denok!