MIKEL URDANGARIN ETA JON MAIA LIZEOAN [BIDEOA]

Lizeoko ikasle euskaltzaleenek saria jaso dute: Mikel Urdangarinen kontzertua eta Jon Maiaren hitzaldia. Bideo honetan saio horretako laburpen txiki bat ikus daiteke. DBH 3tik Batx 2 arteko 200 ikasle bildu dira Juanba Berasategi aretoan. 200 ikasle horiek dira, hain zuzen ere, ikasgeletan zein jolas guneetan euskaraz gehien aritzen direnak, eta horregatik jaso dute saria.

Maiak hasi du saioa. Kanpotik Euskal Herrira etorritako gurasoek euskararen hautua egin zutela eta horrek bere bizian izan duen eraginaz aritu da. Bere konplexuez ere hitz egin du, gaztetan, kosta egin zitzaion bere familiaren jatorria onartzea eta euskara erabat ez menderatzeak ere arazoak ekarri zizkion. Bertsolaritza, kantugintza eta, batez ere, euskarak bere bizian izan duen eragina izan dira Maiaren solasaldiaren oinarri.

Mikel Urdangarinek, bere aldetik, zenbait abesti kantatu dizkie ikasleei eta kantu bakoitzaren jatorriaz ere aritu zaie Urdangarin ikasleei. Abeslariak euskaraz kantatzeko hautua zergatik egin zuen azaltzeko denbora ere hartu du.

Solasaldia eta kontzertuaren tartean, gainera, euskal kantagintzaren inguruko lehiaketa batean parte-hartu dute ikasleek eta irabazleek sari politak jaso dituzte.

“Euskaraz ari, euskara sari”