DATORREN IKASTURTEAN BATXILLERGOA EGITEKO MATRIKULA ZABALIK

2022/2023 Ikasturtean Batxillergoa Pasaia-Lezo Lizeoan egiteko asmoa dutenentzako matrikula zabalik dago, informazio behar baduzue FORMULARIO HAU bete eta zurekin harremanetan jarriko gara. Lizeoak, Zientzietako Batxillergoa eta Giza eta Gizarte Zientzietako Batxillergoa eskainiko ditu datorren ikasturtean. Gogoan izan matrikula epea apirilaren 9an bukatuko dela. 

Bestetik, Batxillergoko ikasleekin zerikusia duen albiste on bat badugu. Azkeneko urteetan ezinezkoa izan da eskola-trukea egitea Herbereheetako Roermond hiriko Bisschopelijk College Broekhin institutuarekin baina jada hasi ditugu harremanak datorren ikasturtean ekimena berreskuratzeko.