BATX-EKOAK ZIENTZIALARIEKIN SOLASEAN

Donostia International Physics Center-ek (DIPCk) bultzatuta top@DIPC Zientziarekin Solasean topaketaren XII. edizioa ospatu berri da Eureka! Zientzia Museoan. 37 ikastetxeetako 170 ikasle (zentro bakoitzetik 3 ikasle) eta zenbait irakasle inguru bildu dira Albert Fert, María Vallet-Regí eta María Martinón ikertzaileekin solas egiteko. Irudietan, Pasaia-Lezo Lizeoko hiru ordezkariak: Jon Esnaola, Alazne Benito eta Maialen Garcia. Topaketen helburua zientziarekiko grina piztea delarik, han aritu dira zientzialariak  bi orduz ikasleek planteatutako galderei erantzuten. Bukatzeko, kanpoan hamaiketakoa egiteko tartean, solasaldian jarraitzeko aukera ere izan dute. Dena oso giro onean.