ZERO URTETIK 18 URTERA, MEZU GUZTIAK BILDUTA!

Lizeoa goitik behera lotu duen ariketa polita egin dugu KORRIKAren aitzakian. Zero urteko geletatik hasita BATX 2raino, gela guzti-guztiek parte-hartu duten ekimena izan da. San Pedro eta Trintxerpen, Donibanen, Antxon, Lezon... maila eta eraikin guztietako ikasleek parte hartu dute. Gela bakoitzak euskararen aldeko bere "mezu sekretua" idatzi edo marraztu du, guztiak bildu, eta ostiralean ospatuko den KORRIKA GAZTEAN eskualdeko gainontzeko ikastetxeek idatzi dituzten mezuekin elkartuko ditugu. 

Irudiotan mezu guztiak biltzeko erabili dugun kutxa, bete-bete, ikusiko duzue. Zuena ere hor dago, bai!

#HITZEKIN #KORRIKA