HAMAIKETAKO OSASUNTSUA GELAN ETA OGIA PAGOETAN
LH 1ekoek "gorputza zain dezagun" gaiaren lanketa bukatu berri dute. Eta bukaera borobiltzeko, batetik, ikasleek beraiek ekarritako jakiekin hamaiketako osasuntsua egin dute. Bestetik, Pagoetara txangoa egin dute eta han errota ezagutzeaz gain ogia egiteko aukera izan dute. Bi ekintzen irudiak ikusi hemen.