ENDEKALOGOAZ ARITZEKO GONBIDAPENA
Apirilean zehar bete ditugu ikastolako komunitateetan Bihar prozesuaren baitan, Endekalogoak jasotzen dituen oinarrien inguruko galdetegiak.
Galdetegiak eginda eta emaitzak jasota, hurrengo urratsa komunitateko kideen artean HAUSNARKETA SAIOAK egitea da. Lizeoan bi egingo ditugu, biak datorren astean
ASTEARTEAN, MAIATZAREN 17AN, 17:00-19:00 ERAIKIN NAGUSIKO LIBURUTEGIAN. Saio hau euskara hutsean egingo dugu.
OSTEGUNEAN, MAIATZAREN 19AN, 17:00-19:00 ERAIKIN NAGUSIKO LIBURUTEGIAN. Saio hau bi hizkuntzetan egingo dugu, bertaratutako jendearen arabera.
Hausnarketa saioetara etortzeko asmorik baduzu, galdetegia bete, mesedez, antolaketa egokiago bat egiten lagunduko digu.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Aurretik ere aipatu genuen, baina lagungarri izango zaizuelakoan, hona hemen bihar prozesuaren inguruko azalpena:
Bihar, Euskal Herriko ikastolok, 2021eko otsailaren 25ean aurkeztu genuen proposamena da. Proposamenaz gain, gogoeta prozesua ere bada, gure oinarrietan sakontzeko eta datozen urtetan Ikastolok euskal gizarteari egingo diogun ekarpena zehazteko erabiliko duguna.
Proposamen horrek, gure ustez, Euskal Hezkuntza Sistemak behar dituen ezaugarriak barnebiltzen ditu. Beraz, ezaugarri horien inguruan gogoetatu, osatu eta horiek praktikara eramateko gure estrategia zein izan behar den erabakiko dugu prozesu honetan zehar. Hau da, gaur biharkoaz hausnartu; etorkizunera begira jarri, aurrera begira.
Bihar gogoeta prozesuari, Euskal Herriko Ikastolen VII. Batzarrarekin emango diogu bukaera.Bertan Ikastolok gure hurrengo hamar urteetako estrategia eta gakoak aurkeztuko ditugu.
Baina guzti hau bideratzea ezinezkoa izango litzateke Ikastolek hartu duten konpromisorik gabe. Eta ikastolen konpromisoarekin batera, Ikastolen komunitatea osatzen dugun guztion parte-hartzea ere behar dugu. Izan ere, horrelako bide batek inplikazioa, taldea, komunitate aktiboa eskatzen du, eta gure mugimenduaren oinarri diren hauekin bakarrik atera ahal izango dugu aurrera. Ikastola guztien eta hauen sarearen ekarpena ezinbestekoa izango da. Talde bat gara, Euskal Herria dugu kokaleku eta jokaleku, errealitate, ezaugarri eta bizipen desberdinekin. Aniztasun honek aberastuko du prozesua eta hausnarketan sakontzeko aukera emango digu. Ekin diezaiogun!
Gogoeta prozesuak bi fase izango ditu eta orain lehenengoari helduko diogu. Ikastolako kide zaren honetan, egingo diren ariketa ezberdinetan parte hartzeko aukera izango duzu.