LH5EKOAK LABORATEGIAN MATERIAK AZTERTZEN
LH 5 mailako ikasleak EKI proiektuko Ingurunea arloan, materiaz inguratuta gaudela eta materia horren egoera ezberdinak zein diren aztertzen aritu dira. Horren harira, DBHkoen laborategira joateko aukera izan dute eta bertan ura berotzean tenperaturarekin zer gertatzen den ikertzen jardun dute. Hasieran ikasleek bere usteak formulatu ondoren, hipotesien baliozkotasuna frogatuz amaitu dute saioa. Saio berezi honetan DBHko irakasle Mikel Gil izan dute laguntzaile.