ENPATIA LANTZEKO GONBITA ADIMEN EMOZIONALAREN BLOGEAN

Pasaia-Lezo Lizeoko Orientazio Departamentuak proposamen berri bat egin du enpatia lantzeko asmoz eta horretarako "adimen emozionalaren blogean" bideo berri bat txertatu du, hirugarrena. IKUSI HEMEN.

Azken urteetan bizitako egoera zailei aurre egiteko besteen lekuan jartzea ezinbestekoa dela uste dugu eta gaia lantzeko bideo hau tresna egokia dela deritzogu. Enpatiak, hain zuzen ere, atal bat du "adimen emozionalaren blogean". HEMEN ikusi dezakezue.

Bide batez, blogeko gainerako atalak ikustera gonbidatu nahi zaituztegu, intereseko kontuak topatuko dituzue, seguru. IKUSI BLOGA HEMEN.