DBH4. "HIK DANTZA SENTITU" HAATIK DANTZA KONPAINIAREKIN
Haatik dantza konpainiakoak, bigarren ikasturtez, DBH4ko gure ikasleekin aritu dira dantzara modu ludikoan gerturatzeko ekimen berezi batean. Dantza konpainiako Amaiur Luluaga eta Jon Arsuaga "HIK DANTZA SENTITU" ekimena burutzen aritu dira. Bi dantzariek DBH4ko gela bakoitzarekin goiz pasa egin dute Juanba Berasategi aretoan eta han koreografia bat lantzen aritu dira. Dantzara gerturatzeko modu polita izan da gure gazteentzako.