IKASTOLEN ELKARTEKO BATZAR OROKORRA, OSTEGUNEAN
Datorren ostegunean, hilak 9, egingo da da Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen urteko Batzar Orokorra. Hernaniko Orona eraikinean dago deituta batzarra, 17:30etik aurrera, eta bertan izango da Nekane Artola Pasai-Lezo Lizeoko lehendakaria, gure ikastolaren izenean.
Jarraian batzarreko gai ordena:
- Lehendakariaren agurra.
- Azken Batzar Orokorraren akta: informearen irakurketa.
- Agiria onartzeko bi bazkideren izendapena.
- Azken urtean bazkidetza eskatu duten ikastolen onarpena berrestea.
- 2021 urteko kudeaketa aztertzea eta, hala balegokio, ekitaldiko kontuak onartzea 2021 ekitaldiko irabazien banaketa edo, hala balegokio, galeren inputazioa.
- 2022 urteko Kudeaketa Planaren aurkezpena.
- 2022rako Aurrekontuak. Aldizkako kuotak eta, hala balegokie, onarpena.
- Bazkide berrientzat hasierako derrigorrezko ekarpena zehaztea.
- Artezkaritza Kontseiluaren berriztapen partziala.
- Komunikazio eta argibide desberdinak.
- Galde-erantzunak.