KULUNKAN. LH3KOAK 2 URTEKO LAGUNEKIN

LH3ko ikasleek San Pedro eta Trintxerpeko, Donibaneko, Lezoko eta Antxoko ikastoletara bisita egin dute. KULUNKAN egitasmoaren baitan egin ohi zen bisita zen hau baina etenda egon da azken bi ikasturteetan. Bi urteko gure ikasleetako bakoitzak KULUNKAN lagun bana izaten du LH3 mailan, normalean bizi den ingurunekoa. Elkar ezagutzen dute eta horrela kalean ere euskaraz aritzeko erreferente bat izaten dute, batak zein besteak. KULUNKAN, hain zuzen ere hizkuntza ohituretan euskararen alde egiteko ekimena baita. Hemen informazio gehiago.

Bi urtez elkar ezagutzeko aukera atzean utzi eta goiko eraikinetik gure ikastola txikietara gerturatu dira LH3koak. Giro oso polita sortu da irakasle, ikasle "handi" eta ikasle "txikien" artean. Ikusi argazki galeria honetan bisitako zenbait une.