1984 eta 1985 PROMOZIOKOETAKOEI HARRERA

Bagenuen 1984ekoekin eta 1985ekoekin nolabaiteko zorra eta hori konpontzeko asmoz Lizeora gonbidatu ditugu. Izan ere, pandemiaren ondorioz ezin izan dugu, bi urtez, Lizeo Eguna ospatu eta urtero promozio bati omen egiteko ohitura ere bertan behera geratu da.

Bisitan etorri zaizkigun ikasle ohiak Lizeoko eraikin nagusiko sarreran aspaldiko lagunak eta irakasleak agurtu ondoren liburutegian bildu dira argazki zaharrak ikusteko. Han, Edurne Urkiola, Lizeoko zuzendariak egin die harrera. Lizeoko ateak beti zabalik izango dituztela esan, eta, dauden tokian daudela, euskara bultzatzeko eskatu die. Irakasleek agurra dantzatu eta jarraian gelaz-gela ibili dira ikasle garaiko pasadizoak bata besteari kontatuz, giro ezin hobean. Ekimena bukatzeko eskaileran taldeko argazkiak egin eta jangelan mokadutxo bat dastatzeko aukera izan dute.

Mila esker bisitagatik!

ARGAZKI GEHIAGO HEMEN