TXOKOLATEZKO ELKARTASUNA HENDAIAKO IKASTOLAREKIN

Hendaiako ikastolako gurasoek, aurten ere, txokolatezko egutegiak salgai jarri dituzte. Zurea nahi baduzu BETE FORMULARIO HAU urriaren 28a baino lehen eta etxera eramango dizugu zure seme-alabaren bitartez. Egutegi bakoitzaren prezioa: 10 euro

Gabonetako txokolatezko egutegiak, abenduaren 1etik 24ra leihotxoak dauzka eta leiho bakoitzean txokolate bana (egun berezi batzuek badira, bina txokolate dauzkatenak). Azken egunean, Olentzero eta Mari Domingiren bisitaren zain gauden bitartean, txokolate benetan bereziak aurkituko ditugu egutegi leiho handienean.