LH6-KOEK HIRU EGUNEKO TXANGOA EGIN DUTE ARANTZARA
LH6 mailako lau gelek, urrian zehar, hiruna egun pasa dituzte Arantzako aterpetxean, bi txandatan. Arantza Bortzirietako herri euskaldun txiki bat da, eta egonaldi honek euskaraz hiru egun bizitzeko aukera aparta eskaini die. Bertan, San Juanxar bisitatu, mendian ibili, zuhaitz parkean tirolinan gozatu, jolasak egin... eta herrian bizi direnen artean ibili ziren. Benetan egonaldi ederra izan da Arantzakoa.
Ikusi hemen irteera hartako zenbait argazki.