LILITEGIKO ABESTIAK LIBRE JARRI DITUGU WEB-EAN

Laurogeita bost kanta libre entzun eta deskargatzeko moduan eta liburuxka dotore bat kantu guztien letrekin. Horixe gure web orrian egin dugun eskaintza berria. ABESTIAK ETA LIBURUXKA DESKARGATU HEMEN

Gure Lilitegietan egunero entzuten diren abestiak jaso dituzte Maider Hipolitok (ahotsa) eta Olatz Otxoa "Otxi"k (ahotsa eta gitarra). Maider, egun, Antxoko lilitegian dihardu lanean eta Olatz, bere aldetik, Lezokoan. Diskoa, baina, gure bi irakasleak Trintxerpeko lilitegian elkarrekin lanean ari zirela grabatu zuten Otxoak Errenteria-Oreretan duen estudioan.

Abestiei dagokionez, gaika banatuta  aurkituko dituzue: eskuekin lantzekoak, animalienak, dantza egitekoak, urtaroak eta eguraldia gai dutenak, instrumentuen ingurukoak, janariarekin zer ikusia dutenak, lotarakoak, zenbakiak lantzekoak, urtebetetzetakoak, agurtzekoak, eta bukatzeko, bestelakoak atalean sartu ditugun beste hamabost kantu.

Gozatu gure bi artistek egindako lanaz!

 

 

 

 

 

Ezkerrean, Maider Hipolito Antxoko lilitegian, eta eskubian, Olatz Otxoa "Otxi" Lezoko lilitegian