LIZEOKO "BIZI EUSKARAZ MOSAIKOA" MARTXAN

Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Eguna girotzeko klasiko batekin gatoz: Lizeoko Bizi Euskaraz mosaikoa.

Ikasleen bitartez hasi zarete jada kartelak etxean jasotzen, EUSKARAZ ........... EKIN da aurten egin dizuegun proposamena. Tarte horretan idatzi, marraztu,... nahi duzuena egin. Ondoren familia argazki bat egin eta bidali euskarareneguna@lizeoa.eus helbidera abenduaren 3a baino lehen.

Beti bezala, irudi horiekin bideo zoragarri bat eginez eraikiko dugu mosaikoa, eta Lizeoko urteko batzarrean aurkeztuko, abenduaren 14an. Euskararen eguneko beste jarduerekin batera, ikasgeletan ere landuko dugu; eta, nola ez, gure webgunean ere izango duzue ikusgai.

Ez hori bakarrik, jasotako irudi guztien artean Errigorako saski eder batzuk zozketatuko ditugula jakizue. Anima zaitezte!