MENDUKILOKO KOBAZULOAN, LURRA BARRUTIK EZAGUTZEN

Lehen Hezkuntzako 6. mailan EKI proiektuko INGURUNE arloan, lehen hiruhilekoan Lurra etengabe aldatzen ari dela ikasi dugu. Aldaketa horietako batzuk eragile geologikoen (lurrikarak, sumendiak, itsasoa…) ondorioa izaten dira, baina beste batzuk gizakiok eragiten ditugu. Guk sortutako aldaketen ondorioak: Lurra kutsatzea, beroketa efektua sortzea, espezieak desagertzea… izan dira. Sortutako kalteak konpontzeko proposamenak egiten ere jardun gara.

Gai hau lantzeko lehenik eta behin, Lurraren hainbat geruza eta eremu aztertu egin dugu: barne nukleoa, magma, plaka tektonikoak, lurrazala, kanpoko geruzak… Honen harira, irteera polit bat egin dugu eta lur barnean 50 metrotara sartzeko aukera izan dugu MENDUKILO kobazuloan, eta bertan estalaktitak, estalagmitak, lurpeko urak, saguzarrak… ikusi ditugu. Lehen gizakiak bezala, ilunpean isilik egoteko aukera ere izan dugu. Hori bai, sentsazio berezia sentitu duguna!

Ondoren, Gorriti herrira jaitsi, eta frontoian bazkaldu eta jolasean jardun dugu. Berriz, Lizeora itzuli arte.

Irteera benetan ederra izan da!