LURRIKARA BATEK LIZEOA BIRRINDU DU. ETA ORAIN ZER?

DBH 4ko gure ikasle Irati Garcia Iriondoren artikulu bat argitaratu du HIK HASI aldizkariak "atzeko atetik" atalean. Atal horretan, hain zuzen ere, ikasleen kolaborazioak argitaratzen dituzte, hezkuntza alorrean haien ikuspegia ezagutzeko asmoarekin.

Hik Hasikoek Iratiri jarri zioten gaia hauxe izan zen: Lurrikara batek ikastola birrindu du eta orain berri egin behar da. Nolakoa egingo zenuke?

Artikulu honetan, beraz, ikasleek nahiko luketen ikastolaz zenbait hausnarketa irakurtzeko aukera izango duzue.