BATX 1-EKO 18 IKASLE HERBEHERETARA JOAN DIRA

Batxilergoko lehenengo mailako 18 ikasle Roerdmond (Herbehereak) hirira abiatu dira. Urtarrilaren 25a bitarte herbeheretako familia banatan hartuko dute ostatu eta Bisschoppelijk College Broekhin ikastetxean arituko dira hango ikasleekin ikasten. Bidaia honen egunerokoa blog batean idatziko dute hiru ikaslek: Izarok, Daniak eta Jurgik. Egunerokoa jarraitu nahi dutenentzako lotura gure web orrian egongo da, edota zuzenean HEMEN klik eginda. 

Agenda estua prestatu diete Lizeoko ikasleei, hango hizkuntza, nederlandera, ezagutuko dute, izotz patinajea egingo dute, Maastricht eta Amsterdam hiriak ezagutuko dituzte, Ana Frank-en etxea ezagutuko dute, eta bidaiari bukaera emateko bi herrietako neska-mutilek, elkarlanean, kultur-festa bat antolatuko dute, besteak beste.

Hauxe izango da Batxilergoko lehen mailan aritzen diren ikasleek eskola-trukea egingo duten hamazazpigarren aldia, beti Roerdmondeko ikastetxearekin. 2019an egin ahal izan genuen azkenekoz eskola-trukea normaltasunez eta bere osotasunean. 2020a berezia izan zen, Lizeoko ikasleek herbeherera joateko aukera izan zuten, baina haiek ezin izan zuten hona etorri pandemiaren erruz. Aurten, besoak zabalik hartuko ditugu gure ikastolan. Martxoaren erdialdean espero ditugu hemen.

Prentsan honen berri eman dute aste honetan, irakurri hemen: OARSOALDEKO HITZA, EL DIARIO VASCO