SAIO BATERATUA GAINONTZEKO IKASTETXEEKIN ESKUBIDEAN PLANEAN

Otsailaren 9an Eskubidean planeko saio bateratua egin genuen, Pasaiako gainontzeko ikastetxeekin, Trintxerpeko alkateordetzan. Eskubidean programan parte-hartzen duten Lehen Hezkuntzako eta DBHko gure ikasleen ordezkariak han izan ziren.

Saioaren lehenengo zatian, gure ordezkariek, Pasaia hobetzeko Lizeoan ikaskideekin batera adostutako proposamenak aurkeztu zituzten. Karmengo Amako eta Anunciatako ikasleek egindako proposamenak ezagutzeko aukera izan genuen, gainera.

Goizaren bigarren zatian, udal langile eta ordezkari politikoekin bildu ginen. Han ziren Julen Rodriguez, Andrea Palomares, Loreto Osa, Lore Suarez eta Iraitz Pazos zinegotziak udaleko arlo guztietako teknikariekin batera. Teknikari eta politikariekin bost lan-taldetan banatu ginen, gai desberdinez hitz egiteko. Hartu-eman horretan ikasleek Udalaren lan egiteko moduak ezagutu zituzten, eta udal ordezkariek, bere aldetik, gazte eta nerabeen nahiak eta beharrak ezagutzeko aukera izan zuten.

Lan-taldeetan gai hauek landu genituen:

- Gazteentzako espazioak: jolasteko eta egoteko espazioak, leku estaliak, espazio publikoan haur eta gazteen beharrak…

- Mugikortasuna: motora, bidegorria, aparkalekuak…

- Ingurugiroa eta garbitasuna: nola garbitzen da Pasaia? Zer egin dezakegu txakur kaken arazoarekin? Ingurugiroaren zaintza…

- Segurtasuna: Nola egiten du lan udaltzaingoak Pasaian? Nola antolatzen dira?

- Jaiak: Zer nahi dugu Pasaiako jaietan? Nola antolatzen dira jaiak? Zer dira jai batzordeak?