EUSKARAZ JOLASTU EGITASMOA [BIDEOA]
Jolasean ari direnean euskara erabili ahal izateko umeei baliabideak emateko proiektu bat jarri dugu martxan: Euskaraz jolastu. Ikasle koskorrenek euskarazko jolasetan trebatzen ditugu aurrena, eta haiek ikasle txikiagoei jolasak erakusten dizkiete. Bide horretan bi saio egin ditugu jada. Lehenengoan, LH6ko ikasleek LH3ko ikasleei hiru jolas desberdin erakutsi zizkieten: Anbo-ato, Kokodrilo-kokodrilo eta Urtarrilean jaio dena. Bigarren saio batean LH5eko ikasleak Lezoko ikastolara jaitsi ziren eta LH2ko ikasleei hiru jolas horiek erakusten jardun zuten. Irudiotan ikusiko duzuen moduan primeran pasa zuten denek. Ikusi eta entzun HIZPROko (Hizkuntza Proiektua Batzordea) kide Larraitz Etxeberria proiektuaren berri ematen.