LH6-KO IKASLEAK "ARGIXORGIN" IPUINA LANDU DUTE

LH6ko ikasleek, Esti Vivancok idatzi eta Joseba Larretxe, Joseviskyk ilustratu duen, Argixorgin ipuina irakurtzen eta lantzen aritu dira geletan. Tertulia literario pare bat ere egin dituzte ipuina irakurtzen ari zirela aprobetxatuz.

Egindako lana borobiltzeko ikasleek ilustratzailearekin hizketaldi bat egiteko aukera izan dute, hala, Josevisky, Donibaneko Ubera liburutegian elkartu da haiekin.

Larretxek bere ilustratzaile lanak erakutsi dizkie ikasleei. Horien artean, azkenekoa: Ni ez naiz Mikel Laboa Unai Iturriagak eta Harkaitz Canok idatzi eta berak ilustratu duena.  Eneko Aritza, lehen errege baskoia ere izan du hizpide. Oraintxe zinemetan dagoen Irati filmeko protagonista den erregea, hain zuzen ere, Josevisky-k aurretik komikira eraman zuela aipatu die ikasleei. Ikasleak eta marrazkilaria, ilustrazioez, marrazketaren munduaz eta Argixorgin ipuinari buruz luze aritu dira.