Kilometroetako abestia entzungai jada
Errenteria-Oreretan ospatuko den Kilometroak-ek aurkeztu berri du jaiaren doinua izango den doinua. Erriola abestiaren hitzak Jon Maia Soriak idatzi ditu eta kantuan Janus Lester talde nafarra aritu da.
Eta hitzak ikasteko, hortxe duzue doinuaren letra:
Hitzak: Jon Maia | Musika: Janus Lester
Zabaldu duzu bidea
fabrika ta etxe artean
iturburua, ideiak
aro berrien atean.
Zure zurrunbiloetan
gazia eta gozoa
gogorarazi diguzu
hor dagoela itsasoa.
Behera gora, nola nora
erriola!
kilometroz kilometro
itsasora! erriora!
Euskara marean gora!
erriola!
kilometroz kilometro
itsasora! erriora!
Ilargia da marea
mugi dezakeen bakarra
gu geu gara euskararen
ilargi bete bakarra.
Alde bat eta bestea
ezkerra eta eskubia
biak batera da euskara
ibaia eta zubia.
Behera gora, nola nora
erriola!
kilometroz kilometro
itsasora! erriora!
Euskara marean gora!
erriola!
kilometroz kilometro
itsasora! erriora!
Zure urezko besoak
besarkatzen du herria
plaza, kaleak, auzoak
zaharra eta berria.
Hortxe dago itsasoa
hurbila ala lausoa
hortxe dago itsasoa
euskaraz herri osoa!