Euskal mitologia izango da igandeko Lizeo Eguneko gaia

Hilaren 21ean, igandez, ospatuko dugu aurtengo Lizeo Eguna. Euskal Mitologia izango da mimoz prestatzen ari garen ikuskizunaren gaia. Ohi bezala, Haur Hezkuntzako, LH2ko, LH4ko LH6ko eta DBHko ikasleek parte hartuko duten Gotzon Pozak koreografoak prestatu duen ikuskizunean. 

Pandemiaren parentesiaren ondoren, iaz, Lizeo Eguna eraikin nagusian bertan ospatu genuen eta esperientzia ona izaki, aurten ere, bertan antolatzea erabaki dugu. Ikasleek ikuskizuna leku desberdinetan eskainiko dute eta errepikatu egingo dute beren dantza. Hala, ikusleak izango dira batetik bestera ibiliko direnak dantza guztiak ikusteko. Hiru lekutan egingo dute dantza ikasleek: Idazkaritzako pasilloa, goiko pista eta beheko pista. 

Ohiturari jarraituko diogu omenaldiei dagokionean; hiru lagun-talde omenduko ditugu. Lehenik, Lizeoan bere ibilbidea bukatuko duten Batxilergoko 2. mailako ikasleak. Bestetik, 1987ko promozioko ikasleak. Eta, azkenik, ikasturte honetan erretiroa hartuko duten langileak.

Eguna bukatzeko, jatekoa, edatekoa, musika eta beste hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango dugu DBH4ko ikasle eta haien gurasoek antolatuta. 

 

Egitaraua: 

11:00 Dantza ikuskizuna. Ikasleen emanaldia hiru leku desberdinetan (Ikusleak batetik bestera ibiliko dira ikuskizun osoaz gozatzeko). 

12:00 Omenaldiak. Batx 2ko ikasleei, 1987ko promozioko ikasleei eta ikasturte honetan jubilatuko diren langileei, beheko pistan. 

12:30-16:30 Janaria, musika eta ekintzak. Taberna, bokatak, musika eta jolasak. DBH4ko ikasleek antolatuta, ikasturte bukaerako bidaian laguntzeko.