Iraide Mitxelena Riveroren bi lan saritu dituzte Urruzunon
"Denboraren txotxongilo omen gara" eta "Oihartzunik gabeko zenbait pentsamendu zoro" izan dira lan sarituak.
"Denboraren txotxongilo omen gara" berriki argitaratu dugun Txanpa literarioan duzue irakurgai.
Saria bost eguneko egonaldian datza. Egonaldian, idaztearekin zerikusia duten lanketak egiteaz gain, hainbat euskal artista gertu-gertutik ezagutuko dituzte, baita Euskal Herriko zenbait leku ere. Horrez gain, diploma jasoko dute eta euren lanak Sagastiberri izeneko bilduman argitaratuko dira.
Bejondeizula Iraide!