Datorren ostiralean, ekainaren 2an, Udaberri Festa Lezon

Aurten, urte amaierako UDABERRI FESTA berreskuratu nahi izan du Lezoko Guraso Taldeak eta ikastolako komunidade osoa gonbidatu du ekainaren 2an, Lezoko Saldise plazan, 17:00tan egingo den festara.

Bertan haurrentzako jolasak egongo dira: eskulan txokoa, aurpegi margoketa, ariketak egiteko txokoa... baita fotokol-a ere!

Aurten gainera parte hartze garrantzitsu bat azpimarratu nahi izan dute. Pasaia Lezo Lizeoko Euskara taldeko ikasleak egongo dira txokoak dinamizatzen. Hauek, dantza bat ere prestatu dute eta festari amaiera dantza honen bidez emango zaio.

Meriendatxoa egiteko aukera ere izango da eta sagardoa ere ez da faltako.

Animatu zaitezte!